LERTXUNDI ESNAL, ANJEL

(Orio, 1948). Maisu eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu da hainbat urtez. 1970. urtean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artean ipuin bilduma. Harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; Alberdanian, (2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), eta Zoaz infernura, laztana (2008) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Gogoa zubi (1999) eta Mentura dugun artean (2001) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua.   Wikipedia


Libros del autor

Ordenar y filtrar

Opciones

Ordenar por:

Filtros Quitar

Disponibilidad:

Sección:

Editorial / Marca: