Sagastizabal, Joxean

Eibarren jaio zen, 1956an, eta Gasteizen bizi da. Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen. 1983an, Café Iruña saria irabazi zuen Jolasean izenburuko kontakizunarekin. Harenak dira hurrenez hurren liburu hauek: Zerura igotzeko (1986) eta Inguratuta gatxeuden (1989) ipuin bildumak Jolasean (1983), Paixibo (1987), Gerturik daukagu odola (1999) eta Nomadak kantari doaz (2005) eleberriak Zorotariko Euskal Hiztegia (1996) eta Moskatel Team (2005) antzerki-lana. Kutsidazu bidea, Ixabel arrakastatsua gaztelaniara itzuli zen 2007an, Monte arriba, ¡los vascos! izenburupean. Aurretik, 2006an, Kutsidazu berriz, Ixabel argitaratu zen, esku artean duzun liburuaren bigarren zatia.


Libros del autor

Ordenar y filtrar

Opciones

Ordenar por:

Filtros Quitar

Disponibilidad:

Sección:

Editorial / Marca: