SÁNCHEZ BALTANÁS,BEATRIZ
Bea Sánchez Baltanás oinen zaintza integralean eta hauek gorputzaren jarreran eta ongizatean duten eraginaren inguruan esperientzia handia duen podologoa eta posturologoa da. Haurren osasuna pasioz maite duelarik, bere ibilbide profesionalean ohitura osasuntsuak sustatzen aritzen da, oinaren garapen naturala ahalbidetzen dituzten oinetakoen garrantzia azpimarratuz. Bi seme-alaba dituelarik, Bea bere familiako bizipenetan eta El Pedregal eskolako ikasleekin egidako lankidetza ezberdinetan ikasitakoan inspiratu da eskuetan duzun Jarrai itzazu nire pausoak ipuna sortzeko. Bertan, protagonistak, bere seme-alabak eta eskolako umeak dira eta bere istorioen bitartez, Beak familiei errespetuzko oinetakoak hautatzearen garrantzia helarazi nahi die. Honetaz gain, ingurune seguruetan ortozik ibiltzearen ohitura bultzatu nahi du haurren osasuna eta garapen integrala sustatuz. Helburua: Oin forma ez daukaten oinetakoak desagertzea. «,Askatasunez ibili, zure izaera errespetatzen duten oinetakoak aukeratu»,.