SHAKUR, ASSATA
Bigarren hezkuntza ikasten ari zela Pantera Beltzen Alderdiko (BPP) kide egin zen. Handik gutxira Askapen Armada Beltzeko (BLA) militante bilakatu zen. Garaian BLAk AEBko gobernuaren kontra borrokatzen zuen, bankuetan lapurreta egiten zuten eta poliziak eta droga-trafikatzaileak hiltzen zituzten. 1973ko New Jerseyko tiroketa batean Werner Foerster polizia zuria eta Zayd Shakur BLAko kidea hil ziren. Assata Shakur zauritua atxilotu, torturatu, epaitu eta 1977an kartzelaratu zuten. Shakurren abokatuak froga medikuak eman zituen azaltzeko errugabea zela, ez zuela besoarekin tiro egiteko gaitasunik. Kartzelaldia betetzen ari zela BLAko eta Maiatzak 19 Antolakunde Komunistako kideei esker kartzelatik ihes egin zuen. 1984tik asilo politikoa du Kuban eta 2013tik FBIaren terrorista bilatuenen zerrendan dago. Zerrenda horretan egon den lehenengo emakumea da. Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.