NERABEEN GARRASIA

Osasun mentala aldaketa garaian

Autor: Lazkano, Telmo

Sección: PSICOLOGÍA - Crecimiento personal - Autoayuda

NERABEEN GARRASIA

NERABEEN GARRASIA

21,50€ IVA INCLUIDO

Editorial:
ALBERDANIA
Publicación:
01/03/2024
Colección:
Saiakera
Ver ficha completa

ÚLTIMOS EJEMPLARES

Recogida en librería GRATIS

Envío a domicilio

Añadir a la cesta

Sinopsis

Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi …

Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin. Baina haratago joan gaitezen: zer gertatzen ari zaie gure gazteei? Zergatik ugaltzen ari dira osasun mentaleko arazoak aurrekaririk gabeko mailetaraino? Merezi du elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgiltzea, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu? Liburu honek erantzun nahi die galdera horiei guztiei. Horretarako, egileek planteamendu holistiko batetik jorratu dute gaia, zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz. Planteamendua integrala eta erabat dibulgatzailea da, ulerterraza eta praktikoa, eta tresna praktiko bat eskaintzea du helburu irakurlearen kualifikazio-maila edozein dela ere, nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzeko, erronkak prebenitzeko, ulertzeko eta eraginkortasunez heltzeko funtsezko informazioa eskainiz, bereziki eskola-, familia- eta gizarte-esparrutik. Azken batean, itxaropenerako itsasargi bat eskaintzen du liburuak, eta ekintzarako premiazko deia ere bai, gure gizarteari eta, bereziki, gure nerabeei erronka gogorrak planteatzen dizkien garai honetan.
Leer más

Más libros de Lazkano, Telmo

Más información del libro

NERABEEN GARRASIA

Editorial:
ALBERDANIA
Fecha Publicación:
Formato:
Normal tapa blanda (libros)
ISBN:
978-84-9868-876-4
EAN:
9788498688764
Nº páginas:
246
Colección:
Saiakera
Lengua:
ESPAÑOL
Alto:
24 mm
Ancho:
15 mm
Sección:
PSICOLOGÍA
Sub-Sección:
Crecimiento personal - Autoayuda
Telmo Lazkano Gizarte Zientzietako irakaslea da Ospitale, Etxe eta Hezkuntza Arreta Terapeutikorako Gipuzkoako Lurralde Zentroan. hezitzaileentzako psikologia eta haur eta nerabeekiko psikoterapia laburrean espezializatua, Medikuntza Psikosomatikoaren eta Psikoterapiaren Espainiako Elkarteak aitortua, eta aditua da sare sozial eta pantailetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskadiko adikzioen arloko praktika onenaren saria eman zion (2022-2024).

Otros libros en PSICOLOGÍA

También te pueden interesar