ZORION PERFEKTUA

Autor: Lertxundi Esnal, Anjel

Sección: NARRATIVA - Novela General

ZORION PERFEKTUA

ZORION PERFEKTUA

13,50€ IVA INCLUIDO

Editorial:
ALBERDANIA
Publicación:
02/12/2002
Colección:
NARRAZIOA
Ver ficha completa

NO DISPONIBLE

Sinopsis

Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki …

Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.
Leer más

Más libros de Lertxundi Esnal, Anjel

Todos los libros de Lertxundi Esnal, Anjel

Más información del libro

ZORION PERFEKTUA

Editorial:
ALBERDANIA
Fecha Publicación:
Formato:
Normal tapa blanda (libros)
ISBN:
978-84-95589-56-9
EAN:
9788495589569
Nº páginas:
0
Colección:
NARRAZIOA
Lengua:
EUSKARA
Alto:
190 mm
Ancho:
120 mm
Sección:
NARRATIVA
Sub-Sección:
Novela General
(Orio, 1948). Maisu eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu da hainbat urtez. 1970. urtean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artean ipuin bilduma. Harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; Alberdanian, (2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), eta Zoaz infernura, laztana (2008) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Gogoa zubi (1999) eta Mentura dugun artean (2001) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua.   Wikipedia

Otros libros en NARRATIVA

También te pueden interesar